'Kung Food' eta 'El peor vecino del mundo' filmak ikusgai datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko urt. 18a, 08:30
'El peor vecino del mundo' filmaren irudia. (Sensacine)

Bi filmak igandean eta astelehenean eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Larunbatean, Kottauak antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak ekoiztetxeak, 19:00etan.

Igandean eta astelehenean, Kung Food: una aventura deliciosa haurrentzako filma eta El peor vecino del mundo helduentzako filma eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute. Aldiz, helduentzako filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00eta eskainiko dute; asteleheneko film emanaldia ikuslearen egunekoa izango da.

Larunbatean, berriz, Kottauak antzezlana eskainiko dute Baztartxon, 19:00etan. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktore ezagunak izango dira oholtzaren gainean. Gabezia batekin egingo dute topo: "emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikotea harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu-lehortean". Egoera horri konponbidea bilatu nahian, "ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute", komedia giroan. Getari Etxegarairen zuzendaritzapean arituko dira aktoreak, ikus-entzuleei "edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta polemikoa" eskainiz.

Antzezlana ikusteko sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke 8 euroren truke. Era berean, Maxixatzenek bihar arte izango du zabalik bazkideentzako zozketa. Hain justu, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Hona hemen datozen egunetan Baztartxon eskainiko dituzten bi filmen aurrerapen bideoak:

Kung Food: una aventura deliciosa haurrentzako filma:

El peor vecino del mundo helduentzako filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide