Zabalik da liburutegiak haurrentzat antolatu duen txotxongilo itzalen saiorako izen-emate epea

Andoni Elduaien 2023ko urt. 17a, 08:20

Urtarrilaren 26an, ostegunez, izango da laborategi saioa Aizkibel liburutegian. Izena emateko epea gaur zabaldu da eta hilaren 24an itxiko da. Horretarako, liburutegian bertan edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu beharko da.

Hilaren 26an, txotxongilo itzalen laborategi-saioa egingo dute Aizkibel liburutegian. LH1etik LH4ra bitarteko ikasleei zuzendutako saioa da, eta bi saio egingo dituzte egun horretan. Lehen saioa, 17:15etik 18:45era bitartean egingo dute, eta bigarrena, 19:00etatik 20:00etara.

Hain justu, gaur, asteartea, zabaldu dute saiorako izen ematea, eta irekita egongo da hilaren 24ra arte. Saioan parte hartu nahi duten gaztetxoek Aizkibel liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena.

Txotxongilo antzerkiaren oinarrizko lau tekniketako bat da txotxongilo itzalena. Itzal txotxongiloa irudia laua eta artikulatua izan ohi da, opakoa edo zeharrargia, eta besoetara, oinetara, burura edo txotxongiloaren enborrera iristen zaizkion hagaxka fin batzuei esker hartzen du bizia. Bizia argi-foku indartsu bati esker hartzen du txotxongiloak. Fokuak pantailan proiektatzen ditu siluetak, eta itzal mugikor gisa agertzen dira ikusleen aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide