Eneritz Arrieta pilotariak eman dio hasiera Añotako txotx denboraldiari

Ihintza Elustondo 2023ko urt. 14a, 15:54
Eneritz Arrieta (ezkerretik bigarrena) sagardo berria dastatzen, Oihana Orbegozorekin eta Naroa Agirrerekin batera. (Ihintza Elustondo)

Azpeitiko Añota sagardotegian gaur hasi dute txotx garaia, eta Eneritz Arrieta izan da txotxa zabaldu duen pilotarietako bat, Oihana Orbegozo eta Naroa Agirrerekin batera.

Asteazkenean hasi zen txotx garaia sagardotegietan, eta Azpeitiko Añotan gaur ekin diote aurtengo denboraldiari. 13:30ean hasi da irekiera festa. Ados elkarteko kide Eneritz Arrieta azkoitiarra, Oihana Orbegozo eta Naroa Agirre pilotariak izan dira aurtengo protagonistak; haiek zabaldu dute txotxa, eta haiek izan dira sagardo berria probatzen aurrenak. Era berean, Laja eta Lutxurdio aritu dira trikiti doinuz giroa alaitzen, eta Loidisaletxe II.a eta Xebastian Lizaso, berriz, bertsotan. Behin txotxa zabalduta, bazkaria egin dute Elosiagako sagardotegian, eta 200 lagun inguru elkartu dira. 

Ikusi argazki bilduma osorik Uztarriaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide