Aste honetan moztuta egongo da eliz atariaren paretik Kale Nagusira arteko bidea

Ane Olaizola 2023ko urt. 11a, 08:48
Errepidea itxita, eliza atarian. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, lanorduetan itxiko dute bidea. Ibilgailuak Ibaiondo kaleko biribilgunera desbideratuko dituzte, eta oinezkoek elizaren azpiko bidetik igaro beharko dute Aizkibel kalera.

Idiakez Ederra eraikinean egiten ari diren obren ondorioz, Azkoitiko Udalak jakinarazi du aste honetan ere itxita egongo dela Kale Nagusiko errepide zatia, lanorduetan.

Eliz atariaren parean itxiko dute errepidea, eta beraz, ibilgailuek ezin izango dute Plaza Nagusira eta Aizkibel kalera joan. Bidea ireki bitartean, horiek Ibaiondo kaleko biribilgunera desbideratuko dituzte. Oinezkoek, berriz, elizaren azpiko pasabidetik igaro beharko dute Aizkibel kalera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide