Herrixenen Gabonetako zozketako bi sari daude jasotzeko

Andoni Elduaien 2023ko urt. 9a, 12:25
Izpi Optikan egokitutako saridunak, saria eskuetan dutela. (Herrixen)

Yoko Kirolak dendako 5.593 zenbakia eta Lujan dendako 4.872 dira saria jaso gabe duten zenbaki saridunak. Bihar, urtarrilak 10, amaituko da irabazleentzat saria jasotzeko epea. Osterantzean, ordezko zenbakiak jasoko du 500 euroko erosketa bonua. 

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak Gabonetan egindako zozketako bi sari falta dira jasotzeko. Merkatari elkarteak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 10, amaituko da zenbaki irabazleentzat saria jasotzeko epea; izan ere, etzitik aurrera ordezko zenbakientzat irekiko da epea.

Guztira, 500 euroko hiru sari zozkatu ditu merkatari elkarteak Gabonetan, eta horietatik bakarrak jaso du saria. Hain zuzen, Izpi Optikan egokitutako zenbakiaren irabazleak jaso du 500 euroko erosketa bonua. Aldiz, Yoko Kirolak eta Lujan dendetan egokitutako zenbakien irabazleak ez dira oraindik agertu. 5.593 eta 4.872 dira zenbaki saridunak, hurrenez hurren. Ordezko zenbakiak, berriz, 5.675 (Yoko Kirolak) eta 5.082 (Lujan) dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide