'I wanna dance with somebody' eta 'Mundo extraño' filmak ikusgai datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko urt. 11a, 08:30

Filmak larunbatean, igandean eta astelehenean ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. 'Whitney Houston: I wanna dance with somebody' filma hiru egunetan emango dute, eta haurrentzako 'Mundo extraño' filma, igandean, 17:00etan.

Whitney Houston: I wanna dance with somebody eta Mundo extraño filmak eskainiko dituzte larunbatetik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian. Whitney Houston: I wanna dance with somebody helduentzako filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da. Larunbatean eta igandean, 19:30ean emango dute filma, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Aldiz, Mundo extraño haurrentzako filma igandeko 17:00etan hasiko da. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Mundo extraño filma:

Whitney Houston: I wanna dance with somebody filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide