Jenny Caleroren ikasleek askotariko dantzak eskainiko dituzte larunbatean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko urt. 5a, 12:06
Uztailean Baztartxon eskaini zuten ikuskizuneko irudia. (Anartz Izagirre)

19:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxo antzokian, eta era askotako dantzak eskainiko dituzte 6 eta 79 urte bitarteko dantza ikasleek. Dantza akademiak jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.

Etzi, larunbata, dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza eskolako ikasleek, Baztartxon. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta guztira, 6 eta 79 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute ikuskizunean.

Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal funky eta performance erako dantzak. "Ikuskizunarekin lortu nahi dugu ikasleek eta ikusleek ondo pasatzea", adierazi du Calerok. Born to dance eskolak jakinarazi du emanaldia bertatik bertara ikusteko sarrera guztiak agortuta daudela dagoeneko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide