Patata tortilla lehiaketa, Gazte Asteko plater nagusia

Ane Olaizola 2023ko urt. 4a, 15:23

Beste urte batez, herriko gaztetxoak Kontzejupean aritu dira patata tortillak egiten, Artxamendik antolatzen duen Gazte Astearen barruan. Ane Illarramendik, Ania Alberdik eta Eider Barrenak osatutako taldea nagusitu da.

Urtero moduan, herriko gaztetxoek patata tortilla lehiaketa egin dute gaur goizean, Artxamendi Topalekuak antolatzen duen Gazte Astearen barruan. Aurten, 23 taldek parte hartu dute egitasmoan, eta ohi bezala, sukaldari gazteak Kontzejupean aritu dira tortillarik goxoenak egiten. Azkenik, Ane Illarramendik, Ania Alberdik eta Eider Barrenak osatutako taldeak jaso du aurreneko saria. Lehiakideak zein epaimahaia ez ezik, hainbat herritar zein udal ordezkari ere erakarri ditu egitasmoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide