Oteiza elkarteak zabaldu du XLVIII. Atano III.a pilota txapelketarako izen-ematea

Ane Olaizola 2023ko urt. 3a, 14:55
Atano III.a txapelketaren iazko irudi bat. (Anartz Izagirre)

Guztira, sei mailatan jokatuko dituzte buruz buruko partidak Gurea pilotalekuan, eta interesa duenak hilaren 15era bitartean eman dezake izena.

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak ireki du XLVIII. Atano III.a buruz buruko txapelketarako izen-ematea, eta interesa dutenek hilaren 15era bitartean dute horretarako aukera.

Ohi bezala, honako maila hauetan jokatuko dituzte partidak: aurre benjaminak (2015ean jaiotakoak), benjaminak I (2014an jaiotakoak), benjaminak II (2013an jaiotakoak), kimuak I (2012an jaiotakoak), kimuak II (2011n jaiotakoak) eta infantilak (2010ean jaiotakoak). Maila guztietan, neskek zein mutilek eman dezakete izena, eta pilotei dagokienez, lehen hiru mailetakoek pilota goxoarekin jokatuko dute, eta azken hiru mailetakoek, mistoarekin.

Pilotariek Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, eta antolatzaileen azpimarratu dute horiek galtza zuriarekin jokatuko dituztela norgehiagoka guztiak. Era berean, ez dituzte partidak atzeratuko, "arrazoi garrantzitsurik" (gaixotasuna edo medikuarekin zita) ez badago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide