Zabalik da Elkarguneko arte gelako ikasleen 'Erakusketa Bizia'

Ane Olaizola 2023ko urt. 3a, 12:47

Elkarguneko arte gelako ikasleek egindako lanak ikus daitezke Oteiza aretoan, beraiek artelanak sortzen ari diren bitartean. Ostegunean itxiko dute erakusketa.

Elkarguneko arte gelako ikasleen lanak jendaurrean dira aste honetan, hango Oteiza aretoan: Erakusketa Bizia izenarekin jarri dituzte lanak ikusgai, izan ere, erakusketa zabalik dagoen bitartean ikasleak beraiek aritzen dira marrazkiak eta margolanak egiten, Gorka Larrañagaren gidaritzapean. Ostegunera bitartean bisitatu daiteke erakusketa.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide