'Avatar: el sentido del agua' filma eskainiko dute asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2023ko urt. 4a, 08:45

Igandean bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxo antzokian, eta astelehenean, bestea. Azken hori ikuslearen eguna izango da.

James Cameronek zuzendutako Avatar: el sentido del agua (AEB, 2022) filma emango dute datozen egunetan Baztartxo antzokian. Hain zuzen, bi egunetan izango da filma ikusteko aukera: igandean, 16:00etan nahiz 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Filmaren iraupena dela eta, ordubete aurreratu dute igandeko lehen film emanaldia.

Honako hau da ikus-entzunezkoaren sinopsia: "Hamarkada bat baino gehiago igaro da Avatarreko gertaeretatik, eta Sully familia bakean bizi da Pandorako basoan, zeruko gizonak itzultzen diren arte. Orduan, herria salbu mantentzeko eta beraiek bizirik jarraitzeko sakrifizio handia egitea erabakitzen du familiak".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide