Urteko azken kontzertua eskaini du bandak Kontzejupean

Ane Olaizola 2022ko abe. 31a, 14:04

Urtezahar eguneko kontzertua eskaini du eguerdian Azkoitiko Udal Musika Bandak, eta askotariko doinuak plazaratu ditu Kontzejupean elkartu direnen aurrean. 

Urtezahar eguneko kontzertua eskaini du eguerdian Azkoitiko Udal Musika Bandak, azken urteetako ohiturari eutsiz, eta beste behin, herritarrez bete du Kontzejupea. Askotariko abestiak plazaratu dituzte han elkartu diren dozenaka lagunen aurrean, eta publikoa gustura aritu da Udal Musika Bandaren urteko azken kontzertua jarraitzen. 

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide