Maxixatzen.eus webgunean 2022an gehien irakurri diren albisteak

Erredakzioa 2023ko urt. 1a, 09:00
Gaztaneneako parke estalia erre zuten urtarrilaren 2an.

Gaur da 2023. urteko lehen eguna. Joan den urte zaharrak hainbat albiste utzi ditu, eta Maxixatzen.eus-ek herriko gertakarien berri eman du urteko egun guztien. Honako hauek izan dira 2022. urtean gehien irakurri diren hamar albisteak. 

Honako hauek dira bukatu berri den urtean webgune honetan gehien irakurri diren albisteak:

  1. Gaztaneneako parke estalia erre dute bart goizaldean.
  2. Auto batek istripua izan du Xabier Munibe kalean.
  3. Euriak ez du zapuztu kuadrillen eguna.
  4. Auto bat Urola ibaira erori da, San Juan auzoan.
  5. Hautz lokala eta Txintxarri nagusi, X. Film Laburren Lehiaketan.
  6. Zazpi Kurutze ibilaldiko kronika: "Tximista eta trumoi artean ibili arren, iristen ari direnak gustura ibili direla dirudi".
  7. Naiara Romatet: "Urbiako Fondaren betiko xarmari eusten saiatuko gara".
  8. 52 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, agenteei eraso egitea leporatuta.
  9. COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek plazan.
  10. 22. Korrikaren argazki bilduma: Euskararen alde, herria uholde.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide