Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da hilaren 31n

Anartz Izagirre 2022ko abe. 27a, 11:36
Euskal presoen eta iheslarien aldeko manifestazio baten irudia.

Azkoitiko Sarek euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du abenduaren 31rako, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die. 18:30ean hasiko da, plazatik.

Urte amaiera heltzearekin batera, Azkoitiko Sarek antolatutako ohiko mobilizazioa itzuliko da kaleetara. Hain zuzen ere, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu du Sarek, Etxera bidea gertu lelopean. 18:30ean hasiko da plazatik, eta herriko kaleak gurutzatuko dituzte. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete; horrez gain, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko gonbita ere luzatu diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide