Gabonetako errifaren zozketaren saridunen berri eman du Herrixenek

Azkoitiko Kale Nagusiaren irudi bat.

11.331, 5.593 eta 4.872 dira zenbaki saridunak, eta Izpi Optikan, Yoko Kirolaken eta Lujanen banatu dituzte, hurrenez hurren.

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak Gabonetako errifaren zozketa egin berri du, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zeintzuk diren zenbaki saridunak. 11.331, 5.593 eta 4.872 dira zenbaki saridunak, eta Izpi Optikan, Yoko Kirolaken eta Lujanen banatu dituzte, hurrenez hurren. Ordezko zenbakiak, berriz, honakoak dira: 11.467, 5.675 eta 5.082. Zenbaki saridunen jabeek hamabost egun dituzte Herrixenekin harremanetan jartzeko. Behin epea pasatuta irabazlea agertzen ez bada, ordezko zenbakia duenari emango zaio saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide