Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, bideoan

Mireia Galarza 2022ko abe. 24a, 19:00

Azkoitiko haurrek eta gaztetxoek eskuzabalik hartu dituzte gaur, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko zenbait une gogoangarri.

Gabon egun eguzkitsua eta jendetsua izan da Azkoitian, eta bereziki, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak alaitu du eguna. 11:00etatik aurrera herriko kaleetan zehar ibili dira Antonio Sudupe Pioren auto klasikoan, eta eguerdi partean eliz atarian izan dira herritarren gutunak jasotzen. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko hainbat momentu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide