Azkoitiko Kirolari Onenaren aurtengo sari banaketa, bideoan

Erlo Telebista 2022ko abe. 24a, 16:42

Julen Alberdi Txikia IV.a izendatu zuten atzo Azkoitiko Urteko Kirolari Onena, eta Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzoko sari banaketako irudiak.

Urte borobila izan da 2022a Julen Alberdi Txikia IV.arentzat, eta atzo, ostirala, Urteko Kirolari Onenaren saria erdietsi zuen. Udaletxean egin zuten sari banaketa, eta hark lortu zituen boto gehien. Guztira, hamazortzi hautagai zeuden saria irabazteko izendatuta, eta lehia estua egon zen. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzoko sari banaketako unerik garrantzitsuenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide