Plasmaferesi erako odol ateraldia egingo dute astelehenean

Anartz Izagirre 2022ko abe. 23a, 16:44
Plasmaferesi erako odol ateraldi bateko irudi bat.

Datorren astelehenean, hilak 26, plasmaferesi erako odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira Gipuzkoako eta Azkoitiko odol emaileen elkarteetako kideak herritarren odola biltzen.

Plasmaferesi erako odol ateraldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 26, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hain zuzen, 16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte ateraldi horiek. Plasmaferesi erako ateraldian, emailearen odola aparatu batetik pasatzen dute, eta han odol-plasma odoleko beste osagaietatik banatzen dute. Odol emaileak odola bueltan jasotzen du berriz, baina plasma kenduta. Gainera, odola bueltan jaso ahala gorputzak berehala sortzen du berriro plasma. 

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko astelehenerako hitzordua. Hamabi lagunek emango dute odola orduan. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide