Urte bukaerako kontzertua emango du bihar Udal Musika Bandak

Andoni Elduaien 2022ko abe. 30a, 09:00
Musika bandak Kontzejupen eskainitako kontzertu bateko irudia.

12:30ean hasiko da musika bandaren emanaldia Kontzejupen, baina lehenago kalejira bat egingo dute herriko kaleetan barrena. Guztira, zortzi abesti joko ditu bandak udaletxe azpiko frontoian.

Udal Musika Bandak urte amaierako kontzertua eskainiko du bihar, urtarrilak 31, Kontzejupen. 12:30ean hasiko da musika bandaren emanaldia udaletxe azpiko frontoian, baina, aurrez, kalejira bat egingo du herriko zenbait kaletan. 

Guztira, zortzi abesti eskainiko ditu musika bandak bihar Kontzejupen: Cielo Andaluz, En un mercado Persa, A Disney spectacular, African Symphony, La oreja de Van Gogh, Amaral, Ay Mama eta Marcha Radetzky. Herritarrek urte musika bandaren doinuekin agurtzeko aukera izango dute bihar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide