Hamar film emango dituzte urtarrilean Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2023ko urt. 1a, 09:00
'Unicorn Wars' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Helduentzako bost film komertzial, haurrentzako hiru eta Zinetogramek antolatutako bi zineforum eskainiko dituzte urteko lehen hilabetean Baztartxon. Tartean izango da Joseba Beristain musikari azkoitiarraren parte hartzearekin ekoitzitako Unicorn Wars animazio filma ere.

Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte urtarrilean zehar antzokian zein film eskainiko dituzten. Guztira, hamar film ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek han: helduentzako bost film komertzial, haurrentzako hiru eta Zinetogram taldeak antolatutako bi zineforum.

Helduentzako, El viaje a París de la señora Harris, Avatar: el sentido del agua, Whitney Houston: I wanna dance with somebody, El peor vecino del mundo eta Todos lo hacen filmak eskainiko dituzte. Haurrek, berriz, Mundo extraño, Kung Food: una aventura deliciosa eta Inspector Sun y la maldición de la Viuda Negra filmak ikusi ahal izango dituzte herrian.

Dena den, Zinetogram taldeak urtarrilerako beste bi film emanaldi antolatu ditu, eta horietako bat herriarekin izango du ukitua; izan ere, Joseba Beristain musikari azkoitiarraren parte hartzearekin ekoitzi den Unicorn Wars animazio filma emango dute etzi, asteartea, Baztartxon, 20:00etan. Hain zuzen, Goya sarietarako jatorrizko musika onenaren izendapena lortu du Beristainek film horretarako egindako Batalla musikagatik. Hileko beste zineforum emanaldia, ostera, 918 gau filma izango da.

Hona hemen urtarrileko filmen egutegia:

  • Urtarrilak 1 eta 2: El viaje a París de la señora Harris (helduentzat)
  • Urtarrilak 3: Unicorn Wars (zineforuma)
  • Urtarrilak 8 eta 9: Avatar: el sentido del agua (helduentzat)
  • Urtarrilak 15: Mundo extraño (haurrentzat)
  • Urtarrilak 14, 15 eta 16: Whitney Houston: I wanna dance with somebody (helduentzat)
  • Urtarrilak 22: Kung Food: una aventura deliciosa (haurrentzat)
  • Urtarrilak 22 eta 23: El peor vecino del mundo (helduentzat)
  • Urtarrilak 28, 29 eta 30: Todos lo hacen (helduentzat)
  • Urtarrilak 29: Inspector Sun y la maldición de la Viuda Negra (haurrentzat)
  • Urtarrilak 31: 918 gau (zineforuma)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide