Herritarrak zoriontzeko Gabonetako bideoa kaleratu du udalak

Andoni Elduaien 2022ko abe. 20a, 09:19

Azkoitiko Udalak 2022ko Gabonetako bideoa aurkeztu du gaur Youtube plataforman, eta bertan Gabonen bueltan murgilduta ikus daitezke herritarrak. Bideoa ixteko, alkateak hainbat hitz egin ditu Gabon zoriontsuak opatzeko.

Azkoitiko Udalak gaur, asteartea, kaleratu du herritarrak zoriontzeko aurtengo Gabonetako bideoa. Gabonen bueltan eta Gabonetan egiten dituzten ekintzetan murgilduta ikus daitezke hainbat herritar, hala nola sukaldean, herriko dendetan, elkarte gastronomikoetan eta jubilatuen elkartean.

Bideoaren amaieran, Javier Zubizarreta alkatearen hitzak entzun daitezke. Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatu dizkie alkateak azkoitiarrei. "Osasunez, pakez eta maitasunez betetakoa izan dadila", adierazi du hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide