Zozketa

Bihar amaituko da Gabon gehigarriko lehiaketan parte hartzeko epea

Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 16:29

Parte hartu nahi duten bazkide eta harpideek mezua bidali beharko dute lehiaketa@ukt.eus helbidera, zakua zein orritan eta non dagoen zehaztuz.

Aurten ere Gabon gehigarria argitaratu du Urolako Komunikazio Taldeak, eta Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkara aldizkariekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin banatu du. Bertan, Olentzerok eta Erregeek zaku bat ezkutatu dute, eta zaku hori non ezkutatu den asmatzen duten bazkide eta harpideen artean Errigorako produktu sorta bat zozkatuko du UKTk.

Parte hartu nahi duten bazkide eta harpideek mezua bidali beharko dute lehiaketa@ukt.eus helbidera, zakua zein orritan eta non dagoen zehaztuz. Lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteartea, amaituko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide