Maxixatzenen zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 15:30

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek abenduaren 27an Baztartxo antzokian: 16:00etan eta 18:30ean. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Datorren asteartean, abenduak 27, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute, Baztartxo Antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Maxixatzenek udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bi sarrera bikoitz 16:00etako emanaldirako izango dira, eta beste bi 18:30eko ikuskizunerako.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 41 da.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide