Maxixatzenen zozketak

Errigorako saskia zozkatuko du Maxixatzenek

Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 11:36

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzenek Errigoraren saski bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte; batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea ostiralean jakinaraziko du Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide