Azkoitiak Herriarteko txapelketa lehenengoz irabazi zuela oroitzeko ekitaldiak, bideoan

Julen Imaz 2022ko abe. 11a, 09:29

Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehenengoz duela 50 urte irabazi zuela eta, lorpen hura oroitzeko ekitaldiak egin zituzten atzo, larunbata, herrian. Honako bideo honetan jaso ditu irudiak Erlo Telebistak.

Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa lehenengoz duela 50 urte irabazi zuela eta, lorpen hura oroitzeko ekitaldiak egin zituzten atzo, larunbata, herrian. Horretarako, eskuz binakako bi pilota partidu jokatu zituzten Kontzejupean: batetik, Oteizako pilotari Jon Oteiza-Jon Juaristi eta Alex Juaristi-Lander Alberdi bikoteek eskaini zuten erakustaldia, eta ondoren Xabier Andreu-Markel Andueza eta Oier Epelde-Aitor Goenaga afizionatu ohien txanda izan zen. Ondoren, Herriartekoan parte hartu duten pilotari guztiek bazkaria egin zuten Joseba jatetxean.

Bestalde, antolatzaileek Herriarteko txapelketetako dozenaka argazkirekin eta egunkarietan argitaratutako orriekin osatutakok erakusketa zabalik da Portaleburu aretoan, eta herritarrek gaur izango dute hara bertaratzeko aukera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide