Nazio auziaz mintegia egin dute hainbat gaztek Azkoitian

Ane Olaizola 2022ko abe. 8a, 14:39

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, mintegi politikoa egin dute Elkargunean, Zestoan eta Azpeitian egindako dinamikari jarraituz. Ondoren, luntxa izan dute. 

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mintegi politikoa egin du gaur, osteguna, Azkoitian. Elkargunean bildu dira dozena bat lagunetik gora, eta Zestoan eta Azpeitian egindako dinamikari jarraituz, nazio auziaz aritu dira saioan. 11:00etan hasi da mintegi irekia, eta hamaiketakoarekin borobildu dute saioa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide