Espetxe Pastoraltzak presoentzako material bilketa egingo du igandean hasita, Kantzelean

Anartz Izagirre 2022ko abe. 8a, 08:50
Martuteneko espetxea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

2022ko Gabonetako Kanpaina prest du Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzak, eta datorren igandean hasi eta hilaren 16a bitartean askotariko materiala bilduko dute Martuteneko presoentzat, Kantzelean.

Gero eta gutxiago falta da Gabonak heltzeko, eta Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzako kideek dagoeneko heldu diote aurtengo material bilketaren kanpainari. Askotariko materiala biltzen egongo dira datorren igandean hasi eta hilaren 16ra bitartean, Kantzelean, 10:00etatik 12:00etara. Martuteneko presoek gehien behar duten materialaren berri eman diete antolatzaileek herritarrei.

Honakoa da presoek beharrezkoak dituzten arropa zein bestelakoen zerrenda: barruko arropa berria, gizonezkoentzat kamiseta manga motzak, galtzerdiak eta galtzontzilloak; txandal galtzak, kamisetak eta kirol jertseak gizonentzat nahiz emakumeentzat; bainurako txankletak (39-44 zenbakien artekoak); kirol oinetakoak (39-44 zenbakien artekoak); turroi bigunak; tabako gorria eta metxeroak; A motako zigiluak, gutun-azalak eta boligrafoak, eta azazkal-mozteko txikiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide