Orbel Jokuen VII. edizioaren finala, osorik

Erlo Telebista 2022ko abe. 7a, 12:08

VII. Orbel Jokuen finala jokatu zuten joan den zapatuan, abenduak 3, Elkargunean, eta Elkue taldea izan zen garailea. Finala osorik dago ikusgai, Erlo Telebistaren eskutik.

Elkue taldeak irabazi ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako VII. Orbel Jokuek. Joan den zapatuan, hilak 3, jokatu zuten finala Elkargunean, eta Ezdakiat, Jardunjiran eta Elkue talde finalistek askotariko galderei erantzun behar izan zieten bertan. Julen Garate eta Ana Zubizarreta Maxixatzen elkarteko kideek zuzendu zuten saioa, eta guztira, lau probatan murgildu zituzten lehiakideak. Finala osorik dago ikusgai, Erlo Telebistaren eskutik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide