Sanandresak 2022

Gogotik ari dira gozatzen haurrak barraken azken egunean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 5a, 17:40

Barraketan ibiltzeko fitxak ohi baino prezio murritzagoa edukiko dute gaur iluntzera bitartean; izan ere, gaurkoa umeen eguna izendatu dute barraketako arduradunek.

Amaitu dira San Andres jaiak, eta festa horien bueltan etorritako barrakek ere azken egunak dituzte herrian. Hori horrela, gaur murriztutako prezioa dute barraketako fitxek, arduradunek umeen eguna izendatu baitute gaurkoa.

Trenbidearen Zumardian kokatutako tiobiboetan buelta batzuk eman nahi dituzten umeentzat eta gaztetxoentzat arratsalde aproposa ari da izaten gaurkoa, astelehena. Barraka guztietan ohi baino merkeago ibili ahal izango dute: euro batean, fitxa fitxa bat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide