Abenduko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Jorginhoren musika

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen abenduko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean dago Jorge Arzallus Jorginho musikariari egindako elkarrizketa. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Jorge Arzallus 'Jorginho' azkoitiarrak gaztetan eman zituen aurreneko pausoak musikagintzan, eta Hego Amerikara egindako bidaia bere estiloa aurkitzeko eta bide berri bati ekiteko abiapuntua izan zen harentzat. Bossa nova doinuetatik urrundu gabe, bigarren diskoa kaleratu du musikariak: 'Arte do encontro'.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide