Zein da 'ardaaixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'uxau' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ardaaixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ardaaixe hitza erabiltzen da Azkoitian zuhaitz batzuen gerrian, pagoetan batez ere, hazten den onddoari esateko. Sua egiteko eta erretzeko erabili ohi da. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Etxe harek ardaaixe bezela hartu zun sue".
  • Euskara batuan: "Etxe hark ardagaia bezala hartu zuen su".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide