EUSKARA ARNAS

Itziar Arconada: "'Belarriprest'-engana beste era batean hurbiltzeko asko balio izan dit Euskaraldiak"

Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 19:00

Madrildarra da Itziar Arconada, eta ez zekien hitzik euskaraz Donostiara iritsi zenean, baina hasieratik garbi izan zuen hizkuntza ikasi nahi zuela. Gaur egun, euskaraz bizi da. 21 urte daramatza Beizaman bizitzen, Tolosako ikastolako irakaslea da eta, Euskaraldian, ahobizi.

Itziar Arconada madrildarra da, eta Donostiara iritsi zenean ez zekien hitzik euskaraz. Hasieratik garbi izan zuen hizkuntza ikasi nahi zuela, eta egun euskaraz bizi da. Beizaman bizi da duela 21 urtetatik, eta irakaslea da Tolosako ikastolan. Ahobizi rola hartuta ari da parte hartzen Euskaraldian. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritzi nahiz Euskaraldiko dinamizatzaileen balorazioak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide