Buruzai proiektu eolikoa dela-eta hiru mozio landuko dituzte gaur udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 1a, 09:00
Oleta. (Andoni Elduaien)

Oletan Ere Ez! taldeak Capital Energyren proiektua atzera botatzeko eskatuz aurkeztutakoaz gain, Udal Gobernuko EAJk eta PSE-EEk zein EH Bilduk gaiaren eta trantsizio energetikoaren harira aurkeztutako beste biak sartu dituzte bilkuraren lan zerrendako hamahirugarren puntuan.

San Andres egunak eragindako egun bateko atzerapenarekin, gaur, abenduaren 1arekin, egingo du Azkoitiko Udalak azaroko udalbatzarra.

Hamazazpi puntu ditu udaletxeko areto nagusian 19:00etan hasiko den bilkuraren lan zerrendak. Horietako batean, hamahirugarrenean, hiru mozio landuko dituzte, Buruzai propiektu eolikoaren haritik eta "Trantsizio energetiko baten aldeko mozioak" izenburuarekin. Oletan Ere Ez! taldeak Capital Energyren proiektua atzera botatzeko eskatuz aurkeztutako mozioaz gain, Udal Gobernuko EAJk eta PSE-EEk zein EH Bilduk gai beraren eta trantsizio energetikoaren harira aurkeztutako biak ere landu eta bozkatuko dituzte gaur arratsaldean.

Hau da Azkoitiko Udalaren azaroko udalbatzarraren lan zerrenda osoa:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. Azkoitiko hilerriko errausketa labean ematen diren zerbitzuak arautzeko ordenantzaren aldaketa hasierako onespena.
  3. Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratuaren esleipenaren onespena.
  4. Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen kudeaketa materialerako, Azkoitiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko kudeaketa gomendioa arautuko duen hitzarmenaren onespena.
  5. Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, SA-ren arteko hitzarmenaren onespena, alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko.
  6. Korreo Berri, SL-k Azkoitiko Plangintzako Arau Subsidiarioetako 14. sektoreko (Ugarte Igara) Urbanizatzeko Jarduketa Programa behin betiko onartzen duen 2008ko martxoaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren inguruan ofizioz berrikusteko egindako eskaera ezestea onartzea.
  7. Azkoitiko Udalaren zerbitzura diharduten langileentzat, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, %1,5eko ordainsarien igoera gehigarria baimentzea
  8. Azkoitiko Udalaren dirulaguntzen oinarri orokor eta espezifiko arautzaileen aldaketaren hasierako onespena.
  9. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 4 zenbakidun espedientearen onespena.
  10. Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
  11. Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
  12. Azkoitia Lantzenekin Lankidetza Hitzarmenaren baitan, Oñartxo zabortegi zaharrean lixibiatuen tratamendu zerbitzuak finantzatzeko, konpromiso-kredituaren onespena.
  13. Trantsizio energetiko baten aldeko mozioak: Oletan Ere Ez! taldeak, EH Bildu udal taldeak eta EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioak.
  14. EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, Euskararen Nazioarteko Egunerako.
  15. Behin betiko onespenen berri ematea.
  16. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  17. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide