Jose Mari Larrañaga 'Xaue' hil da, trantsizio garaian Azkoitiko EAJren zinegotzi izandakoa

Jose Mari Larrañaga 'Xaue'.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Jose Mari Larrañaga Xaue EAJren zinegotzi izandakoa hil zen atzo, igandea. 1979-1983 agintaldian Azkoitiko Udaleko zinegotzia izan zen.

Jose Mari Larrañaga Xaue azkoitiarra zendu zen atzo, igandea, 86 urterekin. Frankismoaren ostean, trantsizio garaian, EAJren zinegotzia izan zen Larrañaga Azkoitiko Udalean, 1979-1983 urteen artean; Roman Sudupe zen orduan alkatea. Udalak hark egindako lana eskertu du sarean: "Gure eskertza eta aitortza herriaren alde egindako lanagatik. Goian bego".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide