2022/12/04 11:00

Topaketa

Futbol Egokituko Topaketa Azkoitian

Futbol Egokituko Topaketa Azkoitian
Txerloia, Azkoitia

Datorren igandean Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Anaitasunak Futbol Taldeak antolaturik Futbol Egokituko Topaketa izango da Azkoitian. Topaketa desgaitasunen bat duten haurrei eta gazteei zuzenduta dago, eta kirola egiteaz gain beraien artean sortzen diren erlazioak sustatzea da helburu. Marea Urdinak, topaketa honen antolakuntzan lagunduko du eta zuen inguruan aniztasun funtzionala duten haurrei eta gazteei gonbidapena pasatzeko eskabidea egiten dizuegu. Topaketa bukatu ondoren parte hartzaile guztiek sorpresatxo bat izango dute. Izena emateko: fgf@escuelaentrenadores.com posta elektronikora idatzi edo 747 42 68 23 (Josu) telefono zenbakira deitu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide