Sanandresak 2022

Giro bikaina San Andres Igeriketa Sarian

Julene Frantzesena 2022ko aza. 27a, 08:03

Giro ederra izan zen txapelketan, eta jendetsua ere izan zen Elkarguneko igerilekuko hitzordua; izan ere, Azkoitiko eta Azpeitiko 155 haur izan ziren han. Aurten lehen aldiz, aniztasun funtzionala duten igerilariek serieak egiteko aukera izan dute.

Danborrada eta krosa ez ziren izan atzoko protagonista bakarrak. Izan ere, San Andres Igeriketa Saria ere egin zuten atzo arratsaldean Elkarguneko igerilekuan. Giro ederra izan zen txapelketan, eta jendetsua ere izan zen hitzordua; izan ere, Azkoitiko eta Azpeitiko 155 haur izan ziren han.

2014an, 2013an, 2012an eta 2011n jaiotako umeei zuzendutako sariketa zen Zubiaurre elkarteak antolatutakoa, eta atzo aurreneko aldiz, aniztasun funtzionala duten haurrekin serie bat osatu zuten. Zehazki, Orioko eta Azkoitiko bina igerilarik parte hartu zuten. Gainera, beste bi igerilarik ere parte hartu zuten serie inklusiboan.

Zubiaurre igeriketa elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei. Taldeak azaldu duenez, gainera, Urola Erdiko igeriketa sustatzen jarraituko du, jendartearen aniztasunari erantzuna emateko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide