Sanandresak 2022

Aitor Mimenzak eta Maite Maiorak irabazi dute Azkoitiko XVII. Herri Lasterketa

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 26a, 19:52

Amets Aranberri zestoarrak eta Hugo Rodriguezek osatu dute gizonen podiuma, eta Idoia Nogalesek eta Eneritz Iraolak, emakumeena. 252 korrikalarik parte hartu dute proban.

Gaueko festaren aurretik, kirolak hartu ditu Azkoitiko kaleak arratsaldean, Raka Maratonek antolatutako XVII. Herri Lasterketarekin. 252 korrikalarik parte hartu dute proban, eta Aitor Mimenza (30 minutu eta 46 segundo) eta Maite Maiora (37minutu eta 34 segundo) izan dira irabazleak.

Azpeitian bizi den Elorrioko atletak minutu bat eta 20 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den Amets Aranberri zestoarrari (32:06), eta iazko irabazlea, Hugo Rodriguez (32:20), hirugarrena izan da aurten. Maite Maiorak, aldiz, joan den urteko garaipena berritu du Azkoitian; emakumeen lasterketako podiumeko bigarrena ere iazko bera izan da, Idoia Nogales (39:01), eta Eneritz Iraolarentzat (40:06) izan da hirugarren postua.

Ohiko sariez gain, eskualdeko lehen sailkatuentzako saria ere banatu du aurten Azkoitiko Herri Lasterketak, eta Jokin Sudupe Pio azkoitiarrarentzat eta Eneritz Aramendi azpeitiarrarentzat izan da sari hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide