Sanandresak 2022

Gutxi falta da danbor festarako

Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 13:00

Orduak besterik ez dira falta helduen danborradarako. Aurtengo sanandresetako hitzordurik nagusienetakoa izango da, eta dena prest dago danborren eta txapen hotsak Azkoitiko kaleetan ozen entzuteko.

Ohiko gisan, 22:00etan abiatuko da aurtengo helduen danborradaren desfilea Gurea pilotalekuaren aurretik. San Andres jaietako danborradan parte hartuko duten 11 taldeak Aingeru kalea jaitsi eta Kale Nagusian sartuko dira, plazara iristeko.

Plazan, musika bandaren laguntzarekin, San Sebastian, Diana, Idiarena eta Tanbores-Tatiago piezak joko dituzte. Kale Nagusian barrena jarraituko du desfileak, eta Balda plazara joango dira parte hartzaileak gero; Umore Ona, Azkoitia eta Deba piezak joko dituzte han. Julio Urkijo kaletik igarota, Kale Nagusia pasatuta, plazara itzuliko dira taldeak. Azken geldialdi horretan zortzi pieza joko dituzte parte hartzaileek: Azkoitia, San Sebastian, Diana, Idiarena, Deba, Umore Ona, Xoxote eta Tanbores-Tatiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide