Astelehenean egingo dute azaroko bigarren odol ateraldia

Andoni Elduaien 2022ko aza. 26a, 08:45
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Etzi, astelehena, azaroko bigarren odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira Gipuzkoako eta Azkoitiko odol emaileen elkarteetako kideak herritarren odola biltzen.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Azaroko bigarren hitzordua izango da etzikoa odol emaile azkoitiarrentzat. Azken asteetan bezala, etzi ere 16:30etik 20:30era bitartean egin dute proba.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia abenduaren 19an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide