Sanandresak 2022

Maxixatzenek San Andres jaien gehigarria banatuko du gaurtik herriko etxe guztietan

Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 14:00

San Andres jaiak ate joka dira, eta herriko festen atarian gehigarri berezi bat banatuko du Maxixatzenek herriko etxe guztietan. Gaur, osteguna, hasi dira zeregin horretan, eta horrekin batera, 2022ko Azkoitiko gida komertziala ere banatuko da.

Festa usaina nabaria da herrian, eta asteburutik aurrera are nabarmenagoa izango da San Andres jaietako giroa. Maxixatzenek sanandresetako gehigarri berezi bat plazaratu du aurten, eta bertan, festen inguruko askotariko elkarrizketak, argazki bildumak eta erreportajeak topatuko ditu irakurleak. Herriko etxe guztietan banatuko du Maxixatzenek gehigarria.

Gida ere bai

Bestalde, 2022ko Azkoitiko gida komertziala ondu du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT), eta sanandresetako gehigarriarekin batera banatuko dute gida etxe guztietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide