Zehaztu dute 2023ko udal zergak eta tasak ordaintzeko egutegia

Andoni Elduaien 2022ko aza. 24a, 09:00

Zergak eta tasak ordaintzeko epea iritsi baino hilabete lehenago udal bulegoan ikusgai jarriko dituzte ordaindu beharreko kuotak eta errolda fiskalak. Ordainketa helbideratuta, banketxeetan edota Internet bidez egin ahalko dute herritarrek.

Dagoeneko ikusgai dago datorren urteko egutegi fiskala. Egutegi horretan kontsulta daitezke Azkoitiko zergen eta tasen ordainketa egiteko epeak zein izango diren datorren urtean. Besteak beste, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epeak zein diren zehaztu dute.

Ordaindu beharreko kuotak eta errolda fiskalak udal bulegoan jarriko dituzte ikusgai, kobratzeko epea hasi baino hilabete lehenago. Helbideratutako agiriak zuzenean kargatuko dituzte bezeroak esandako bankuan. Helbideratu gabe dutenek, berriz, ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bidaliko zaio, posta arrunt batean. Ordainketa Kutxa, Laboral Kutxa eta Rural Kutxa bankuetan egin ahalko dute ordainketa helbideratu gabe dutenek, baita Internet bidez ez.

Hona hemen datorren urteko Azkoitiko udal tasen eta zergen egutegia:

Baratzeen tasa:

  • Ordaintzeko epea: urtarrilak 17-otsailak 17
  • Helbideratutakoak: urtarrilak 27

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ):

  • Ordaintzeko epea: martxoak 1-apirilak 1
  • Helbideratutakoak: apirilak 5

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ):

  • Ordaintzeko epea: maiatzak 15-ekainak 30
  • Helbideratutakoak: ekainak 5

Beladoreen okupazioaren tasa:

  • Ordaintzeko epea: ekainak 9-uztailak 11
  • Helbideratutakoak: uztailak 5

Jarduera Ekonomikoen gainerko Zerga:

  • Ordaintzeko epea: urriak 2-azaroak 10
  • Helbideratutakoak: urriak 19

Ibilgailuen sarrera tasa, lurrazpiko okupazioa eta kanonak:

  • Ordaintzeko epea: azaroak 2-abenduak 4
  • Helbideratutakoak: azaroak 16

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide