Sanandresak 2022

Hasi dira San Andres jaietarako barrakak muntatzen

Anartz Izagirre 2022ko aza. 23a, 12:06
Langile bat gaur barraka bat muntatzen Trenbidearen Zumardian.

Heltzear dira San Andres jaiak Azkoitira, eta dagoeneko hasi dira hainbat barraka muntatzen Trenbidearen Zumardian.

Gaur zortzi San Andres eguna ospatuko da Azkoitian, baina joan den asteburutik dagoeneko festa giroa da nagusi herrian. Ohi bezala, barrakak ere heltzen ari dira Azkoitira, eta horietako batzuk muntatzen ari dira jada Trenbidearen Zumardian. Beraz, datozen egunetan erabilgarri izango dira barrakak herritar guztien gozamenerako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide