Zozketa

Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak zozkatzen jarraitzen du GUKAk

Larunbatean Baionan egingo den finalaurrekorako sarrera bikoitza zozkatuko du GUKAk Maxixatzen, Uztarria, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Larunbatean Amurrion jokatu zen finalaurrekoaren ondoren, Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzeko falta diren saio bakoitzerako sarrera bikoitzak zozkatzen jarraituko du GUKAk bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Aste honetan, larunbatean, finalaurrekoetako bigarren itzuliko bigarren saioa jokatuko da Baionan. Saio horretarako zozketa lotura honetan dago, eta izena emateko epea azaroaren 24ean itxiko da.

Finalaurrekoetako bigarren itzuliko hirugarren saioa abenduaren 3an jokatuko da Bilbon, eta saio horretarako sarreren zozketa lotura honetan dago. Parte hartzeko epea abenduaren 1ean itxiko da.

Azkenik, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatuko ditu GUKAk. Finala abenduaren 18an egingo dute, Iruñean, eta bi sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, abenduaren 8 baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide