Lapurretak egin dituzte bart Juin kaleko zenbait garajetan

Etxepeko garaje itxietan egin dituzte lapurretak bart. (Artxiboa)

Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, auto bat, bizikleta bat eta bestelako hainbat material lapurtu dituzte bart Juin kalean dagoen etxepeko garaje itxietatik. Ertzaintzak bi lapurreta salaketa jaso ditu oraingoz.

Bart, lapurretak egin dituzte Azkoitiko Juin kaleko zenbait garajetan. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, auto bat, bizikleta bat eta bestelako zenbait material ostu dituzte eraikin horretako zenbait garaje itxitatik. Dena den, lapurrak hogei garaje baino gehiagotan sartu direla jakin ahal izan du komunikabide honek, batzuetan atea behartuta, eta beste batzuetan garajeko ateetan zulo txikiak egin eta horiek irekita.

Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i esandakoaren arabera, oraingoz bi lapurreta salaketa jaso dituzte, baina ez dute baztertzen datozen orduetan salaketa gehiago jasotzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide