Ostiralera bitartean herriko saltokietan erosten dutenen artean 500 euroko saria zozkatuko du Herrixenek

Andoni Elduaien 2022ko aza. 21a, 15:22
500 euroko saria lortuko du irabazleak.

Gaurtik ostiralera Herrixen saltokietan erosketak egiten dituztenen artean 500 euroko saria zozkatuko du merkatari elkarteak. Zozketa ostiral arratsaldean egingo dute, eta saria larunbat goizean gastatu beharko da, gutxienez herriko hiru saltokitan.

Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpainari ekin dio gaur, astelehena. Ostiralera bitartean herriko saltokietan erosketa egiten dutenen artean, 500 euro irabazteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egin eta papertxoa bete beharko da.

Zozketa ostiralean egingo du Herrixenek, 19:00etan. Merkatari elkarteak papertxoa beteko duten herritarrei eskatu die ostiral arratsaldean mugikor guztiak adi edukitzeko. 500 euroko saria larunbat goizean, azaroak 26, gastatu beharko da, gutxienez herriko hiru saltoki desberdinetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide