'Loop' filmak Musika Onenaren saria irabazi du Cortopilar nazioarteko film laburren jaialdian

Joseba Beristain, Cortopilar jaialdian eskuratutako sariekin. (UniKo)

Joseba Beristain azkoitiarra arduratu zen Loop filmari musika jartzeaz, eta iaztik sariak eskuratzen ari da han eta hemen. Oraingo honetan, Cortopilar nazioarteko film laburren jaialdian saritu dute, eta Musika Onenarena ez ezik, beste hiru sari ere jaso ditu.

Joseba Beristain musikari azkoitiarrak musika jarri zion Loop film laburrak sariak eskuratzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Alacanteko Pilar de la Horadada udalerrian (Herrialde Katalanak) egiten den Cortopilar nazioarteko film laburren jaialdian saritu dute animaziozko film laburra; hain zuzen, Musika Onenaren saria eskuratu du ikus-entzunezkoak, eta beste hiru sari ere irabazi ditu: Film Labur Onenaren saria, Zuzenari Onenaren saria, Gidoi Onenaren saria.

Azkoitiarrak parte hartu duen film laburrak beste hainbat aitortza ere jaso ditu azkenaldian: ekainean, esaterako, Fugaz saria izan da eskuratu zuen Soinu Banda Onenaren kategorian. Iaz, berriz, Jatorrizko Musika Onenaren saria eskuratu zuen Tarazonako (Aragoi, Espainia) XVIII. Komedia Zinemaldian; baita Quirino sarietako bat jaso ere Tenerifeko La Laguna hirian (Espainia), Animazio Iberoamerikarreko Soinu eta Jatorrizko Musika Onenaren kategorian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide