Azkoitiko Altzibartik Azkarate alderako errepidean izandako trafiko istripuan pertsona bat zauritu da

Nerea Uranga 2022ko aza. 19a, 15:38
Istripua gertatu den tokia.

14:30 aldera auto bat errepidetik atera da GI-2634 errepidean, Altzibarko biribilgunetik Baztarrikaldera arteko biribilgunearen artean. Errai bat itxita dago, eta hura garbitzeko lanean ari dira errepideko langileak.

Gaur, zapatua, 14:00 aldera auto istripua gertatu da Azkoitiko Altzibar auzoko biribilgunetik Baztarrikalderako biribilgunearen artean, Azkaraterako porturako GI-2634 errepidean. Auto batek errepidetik irten du, eta pertsona bat zaurituta gertatu da, Ertzaintzak Maxixatzeni adierazi dionez. Zauriak izan dituen pertsona Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Une honetan, istripua izan den errepidearen errai bat itxita dago, eta hura garbitzeko lanean ari dira errepideko langileak. Errepidea garbitu orduko irekiko dute trafikoarentzako bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide