Beningo kaleko umeei laguntzeko zozketako zenbaki saridunak atera dituzte

Azaroaren 19an Gazteak eta Garapenako zozketako txartelak saltzen, Kontzejupean. (Argazkia: Nerea Uranga)

Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako zozketa da.

Beningo kaleko umeei laguntzeko zozketa antolatzen du Gazteak eta Garapena taldeak. Zozketa horretako zenbaki saridunak atera dituzte. Zenbaki sariduna 7223 da, eta erreserbakoa 6216 (Urrategin saldu zuten antolatzaileek).

Saria jasotzeko epea azaroaren 28an amaituko dela jakinarazi dute zozketaren antolatzaileek, eta saria jasotzeko 605 72 88 81 telefono zenbakira deitu behar da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide