VII. Orbel-jokuek

VII. Orbel-jokuek: hirugarren asteko galderak, azaroak 21-25

Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 07:40

Hona hemen 2022ko Orbel-jokuen hirugarren asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, osteguneko 15:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora. Zorte on!

1. Zer kultur ekimen erne zen Azkoitian Maxixatzen jaio zen urteko uda lehenean?

2. Zenbateko tirada izan zuen Maxixatzen aldizkariaren lehenengo zenbakiak?

  • 1500 alekoa.
  • 2000 alekoa.
  • 2500 alekoa.
  • 3000 alekoa.

3. Aurreko hamarraldian hizkuntzaren inguruan idatzitako lan batean oinarritu ziren Maxixatzen eta gainerako euskara elkarteak. Nor zen egilea?

4. Hasierako aleak argitaratu zituztenean, zeren truke egiten zuten lana Maxixatzeneko gazteek?

  • Batek lanaldi erdia kobratuz, eta gainerakoak kobratzeke.
  • Inork kobratzeke.
  • Batek lanaldi osoa kobratuz, bik lanaldi erdia.
  • Argazkilariek kobratuta.

5. Aldizkariaren lehen alea argitaratu eta urtebetera, azal bereziarekin plazaratu zen hilabetekaria. Nolakoa zen azala?

  • 1 zenbaki gorri handi bat zeukan erdi-erdian.
  • Hainbat bazkideren argazkien collage bat ezarri zuten.
  • Ordura arte argitaratutako portadekin osatua zen.
  • Herriko txokoen argazki-collage bat zen.

6. Zein izan zen Maxixatzen euskara elkarteak antolatutako lehen kultur ekitaldia?

7. Maxixatzenen diru-poltsa aurrenekoz behar gorrian zegoenean, zer galdera argitaratu zuten azalean?

8. Zer erakundek eskaintzen zioten babes ekonomikoa Maxixatzeni mende berriaren hasieran?

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak.
  • Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak.
  • Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak.
  • Eusko Jaurlaritzak, Kutxak eta Azkoitiko Udalak.

9. Idazteko erabili beharreko euskararen inguruan, norentzat idazteko aholkatu zien Anastasio Albisuk Maxixatzeneko kazetari gazteei?

10. Mendearen hasieran, Maxixatzenek antolatutako bertso saio batean, euskararen inguruko zer gai jarri zieten bertsolariei?

11. Zein izan ziren Maxixatzeneko bi lehen langile ofizialak?

12. Zer lortu nahi zuen Euskara Elkarteen Topaguneak Kultur Errota ekimenarekin?

13. Ia tonu pugilistikora iritsi zen solasaldi bat antolatu zuen Maxixatzenek halako batean. Zein?

  • Euskalkien sorlekuak eta Azkoitiko euskara.
  • Euskara batua eta herri hizkerak.
  • Euskara eta feminismoa.

14. Mende hasieran, Maxixatzen aldizkaria hamabostekari bihurtu zen. Zer helbururekin?

  • Erdaldunak euskalduntzeko oinarriak jartzea.
  • Gai gehiago eta egunerokoagoak argitaratzea.
  • Publizitate gehiago eginez, diru-iturriak gehitzea.

15. Noiz argitaratu zen lehen hamabostekaria?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide