Lizarra eta Iratxe ezagutu dituzte herriko jubilatuek Plaza Ondo elkartearen urteko azken irteeran

Andoni Elduaien 2022ko aza. 19a, 09:00

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Lizarra eta Iratxe bisitatzeko irteera egin zuen herenegun, osteguna. Jubilatuen elkarteak aurtengo urterako antolatutako azken irteera izan zen herenegun egindakoa. Guztira, 88 lagunek parte hartu zuten egunpasan.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko azken irteera egin zuen herenegun, osteguna. Herriko jubilatuek Nafarroako bi herri ezagutzeko aukera izan zuten egunpasan; izan ere, Lizarra eta Iratxe herrietara egin zuten irteera. Egunpasan 88 lagunek parte hartu zuten. Goizean goiz abiatu ziren autobusez Azkoititik, eta Iratxe jatetxean egin zituzten hamarretakoa eta bazkaria.

Argazkiak: J.M. Alberdi-Plaza Ondo elkartea

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide